XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kaixo, jostun.

- Zer emango didazu? - Jostunak ongi ezagutzen zuen deabrua eta bazekien zerbait txarra gertatuko zitzaiola ezer ematen ez bazion.

Eta honela mintzatu zitzaion: - Gaur ez daukat ezertxo ere zuri emateko.

Baina bihar etortzen bazara, inoiz jaso duzun erregalirik onena jasoko duzu.

Deabru harroskoak esan zuen orduan: - Ongi da. Gaurkoz sinesten dizut.

Baina bihar etortzen naizenean ezer ematen ez badidazu, oso gaizki ibiliko zara.

Eta deabrua oso pozik joan zen etxera, jostunak nolako erregalia egingo ote zion pentsatuz.